Version User Scope of changes
Aug 21 2007, 12:08 PM EDT (current) koro 20 words added
Aug 20 2007, 3:41 PM EDT koro

Changes

Key:  Additions   Deletions
2. García Jofre de Loaisaren espedizioa - Fray Andrés de Urdaneta


Urdanetaren informe teknikoak erabakiorrak izan ziren bere garaian Pazifikoan egin ziren aurkikuntzetan eta, bereziki, Filipinetako asentamentuan. Berak eraman zuen haraino Legazpiren espedizioa eta itzulerako bidaia deskubritu zuen. Gainera XV. mendean fenomeno metereologikoen garrantziaz jabetu zen eta nabigazioaren garapenean ezin dugu bere izena ahaztu.

Gaur egun ere emaitza sozioekonomikoak nabarmenak dira. Horregatik ulergaitza egiten zaigu Historiak gorde dion oroimen eskasa.

Itsasgizon honek bi espedizio handitan hartu zuen parte:
  • Loaisaren Espedizioa (1525-1537).
  • Legazpiren Espedizioa (1564-1566).

Bigarren espedizio honetan Andres Urdaneta mundu mailan ospetsu bihurtu zen, Ekialdeko Indiaetatik Amerikarantz itzultzeko eta Ozeano Pazifikoa ekialderantz gurutzatzen duen biderik azkarrena eta ziurrena aurkitu baitzuen. Urdanetaren aurkikuntzaren garrantzia ulertzeko garai hartan espezieak zuten balioa ezagutu behar dugu: azukre kanabera (azúcar de caña), iltze (clavo), intxaur moskatu (nuez moscada), aloe, piperra, kanela, jengibrea eta abar erruz erabiltzen ziren botikak egiteko eta janariak kondimentatzeko ere bai.

Asmakizun ugari dira garai hartakoak: iparrorratz, astrolabioa, mapa geografikoak, itsasontzi berriak… Andres Urdanetak Indietara joateko arazoa konpondu zuen eta Asia eta Amerikaren arteko harreman komertzialak ireki zituen.



Hala ere, Urdanetaren bidaien kronika zehatzena hemen aurkituko duzue: JOSE RAMÓN DE MIGUEL BOSCH, Urdaneta: Un hombre moderno.

Koro Irastorza Etxeberria, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:


Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:


Hemen erabilitako hainbat dokumentu eta informazio bertan aurkitu ditugu.