
Itsas espedizio hau Espainiak antolatu zuen eta
Molukak (1525 -
1526) hartu eta kolonizatzeko helburuz antolatu zen. Espainiako
Carlos I.ak agindu zuen, Molukak bere inperioari eransteko helburuz. Tordesillas ko itunak zioenaren aurka, militar mordoa ikusten dugu espedizioan eta ondorenean egingo zen kargu banaketa ere zehaztuta dago. Helburu estrategiko eta ekonomikoak bultzatu zuten, irla haietan espezia ugari ekoizten baitzen: (
clavo,
pimienta,
canela y
nuez moscada)
Agintea
García Jofre de Loaisaren esku utzi zen eta Moluketako gobernadore ere izendatu zuten.
1525eko
abuztuaren 24an A Coruñako (Zenbait iturrik 1524. urtea aipatzen du!) portutik
7 itsasontzi irten ziren:
1. Santa María de la Victoria, García Jofre de Loaisaren agindupean.
2. Sancti Spiritus, Juan Sebastián Elcanoren agindupean.
3. Anunciada
4. San Gabriel
5. Santa María del Parral
6. San Lesmes, Francisco de Hocesen agindupean eta
7. Santiago.
146 gizon itsasoratu ziren, haietako batzuk
Elkanoren aurreko abenturan izandakoak.
Rodrigo de Triana ere bertan zen,
Colónen lehenengo bidaian
Tierra!!!!!! garrasia egin zuena.
Espedizioak arazo ugari izan zuen eta 3 barku
Magallanes itsasartea ezin pasaturik geratu ziren. Ozeano Barean sartu eta 6 egunetara, berriz, 1526ko ekainaren 1ean, San Lesmes karabela galduko dute.
1526ko
uztailaren 30ean Jofre de Loaisa hil zen eta
abuztuaren 4an Elcano.
Santa María de la Victoria bakarrik iritsi zen Lapurren Irletara (gaur
Marianas Irlak).
1526ko
irailaren 5a zen. Gallego batekin egin zuten topo,
Gonzalo de Vigorekin,
Magallanes-Elkano espedizioko kide izan zen eta,
González Gómez de Espinosarekin desertatu ondoren, ekialderantz bidaiatuz, Ameriketara iritsi nahian zebilen.
Urriaren2an Mindanao irlara iritsi ziren
(Filipinak); urriaren 22an, Célebes irletara eta
urriaren 29an, Moluketara (
Gilolo irlara). Moluketan, espedizioak
portugesei aurre egin beharra izan zion eta gotor leku bat eraiki zuten horretarako:
Tidoren.
1528ko
martxoaren 27an,
Hernán Cortések agintzen zuen
Florida bukea iritsi zen enperadorearen espedizioari lagundu nahian. Urte asko eman zuten Tidoren borrokan. Portugaldarren eskuetan erori eta, bat-batean, zera jakin zuten: Carlos I.ak bakea sinatu zuen
(Tratado de Zaragoza (1529) eta Molukak Portugalenak ziren berriro. 1536an iritsi ziren Lisboara bizirik jarraitzen duten 24 marinelak.
Lehenengo urteetan, Urdanetak asko idazten du eta zehatz-mehatz kontatzen dizkigu bidaiaren gora-beherak; 1528tik aurrera, berriz, gero eta epe luzeagoa pasatzen da idatzi batetik bestera. 1530 eta 1532 arteako idatzirik ez dugu aurkitu eta, geroxeago, 1534. urtea ere berririk gabe geratu zaigu. Zer egin ote zuen tarte horretan? Zergatik ixiltasun hori?
1532. urtea zen Gaztelako 27 edo 28 gizon haiek Zaragozako Itunaren berri izan zutenean: 1528ko itun horren arabera, Carlos I.ak Portugali saldu zizkion irlak. Ez zegoen zer eginik han. 1536eko ekainaren 26an iritsi ziren Lisboara Urdaneta eta Moluketan izandako alaba. Eskuartean zuen dokumentazio guztia errekisatu zioten portugaldarrek eta, Urdanetak protestatzeko intentzioa bazuen ere, alde egitea komenigarriagoa zela esan zion Gaztelako enbaxadoreak.
Urdanetak
mapak egin zituen Moluketarako bidea markatuz eta, 1537an Espainiara itzuli zenean, irla horien
memoria entregatu zion
Carlos I.ari, Loaisaren espedizioaren berri zehatzak emanez.
Méxicora joan eta
agustindarren komentuan sartu zen 1553an (45 urte zituen). Felipe II.ak idatziko dio osatu behar duen Moluketarako espedizio berrian parte hartzeko eta horrela egingo du Urdanetak. Ondo dakigun bezala, Loaisaren bidaian ikasitakoa ez da alferrik izango.
Koro Irastorza Etxeberria, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:
Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen: