Already a member?
Sign in
2.4. Bi bidaien arteko epea
García Jofre de Loaisaren espedizioa itzuli eta gero, Urdaneta Mexikon egon zen 14 urtez (1538-1552). Apaiz egin zen 1552ko martxoaren 19an ziurrenik, 45 bat urte zituenean.
1560 arte hutsune bat dugu albisteetan, baina badakigu Pazifikoa zeharkatuz Ekialdeko Indietara joateko ideia ez duela burutik kendu.
Velasco erregeordeari aukera bazegoela sartu zion buruan eta honek Felipe II.ari, Espainiako erregeari idatzi zion, Urdaneta hurrengo espedizioan joateko komenientzia azpimarratuz:
Erregearen gustuko izan zen proposamena, baina Filipinetara zuzendu behar zirela ahaleginak erabaki zuen.
Erabaki hau ez zen Urdanetaren gustuko, Carlos I.ak Portugaleko erregearekin ituna egin baitzuen, bai Molukak eta bai handik 17ºtara zeuden irlak ere sartuz. Filipinak hor sartzen ziren. Hala ere, onartu egin zuen, aurreko espedizioetan galdutako marinelen bila joan behar zela-eta.
Espedizioaren buru Migel Lopez de Legazpi izango zen eta Urdaneta apaiz gisa joan zen. Azken prestaketak egiten ari zirela, Velasco hil egin zen (1564ko uztailaren 31n) eta Valderramak hartu zuen bere ordea. Urdanetak jakin gabe, Filipinetara zuzenean joateko agindua zeraman espedizioan sartu zuen Valderramak. 1564ko azaroaren 21an atera ziren Navidad portutik, zendutako erregeordearen aginduen arabera. Lau egun beranduago, Legazpik Instrukzioa ireki zuen, 300 milatara ireki behar zen instrukzio hura. Urdanetak jarraitu nahi ez zuen bidaia egin ala ez eztabaidatu zuten eta baiezkotan agertu ziren, ordiziarra bera ere barne, Itzulerako bidea ziurtatzea interesatzen baitzitzaion.
Koro Irastorza Etxeberria, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:
Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:
"Yo Fray Andrés de Urdaneta, hijo legítimo de Johan Ochoa de Urdaneta y de Doña Gracia de Cerain, difuntos, que Dios los tenga en su gloria, vecinos que fueron de Villafranca de Guipúzcoa, que es en los Reynos de España, hago profesión y prometo obediencia á Dios Todopoderoso y á la gloriosa Virgen Santa Maria su Madre y al glorioso nuestro padre Santo Agustín y á bos el venerable padre fray Augustín de Coruña, prior en este monesterio del nombre de Jesús de la orden de nuestro glorioso padre Santo Augustín desta gran ciudad de Mexico en nombre y en vez del muy benerable padre prior general de los ermitaños de la orden de nuestro glorioso padre Santo Augustín y de sus sucesores y de vibir sin propio y en castidad segund la Regla de nuestro glorioso padre Santo Augustín Asta la muerte, fecho en Mexico oy lunes la veynte dias del marzo de mill e quinientos e cincuenta e tres años. = Fr. Augustín de Coruña, prior.= Fray Diego de Vertavillo = Fray Andres de Urdaneta."
1560 arte hutsune bat dugu albisteetan, baina badakigu Pazifikoa zeharkatuz Ekialdeko Indietara joateko ideia ez duela burutik kendu.
Velasco erregeordeari aukera bazegoela sartu zion buruan eta honek Felipe II.ari, Espainiako erregeari idatzi zion, Urdaneta hurrengo espedizioan joateko komenientzia azpimarratuz:
"lo principal que en esta jornada se pretende es saber la buelta, pues la y da se sabe que se hace en breve tiempo".
Erregearen gustuko izan zen proposamena, baina Filipinetara zuzendu behar zirela ahaleginak erabaki zuen.
Erabaki hau ez zen Urdanetaren gustuko, Carlos I.ak Portugaleko erregearekin ituna egin baitzuen, bai Molukak eta bai handik 17ºtara zeuden irlak ere sartuz. Filipinak hor sartzen ziren. Hala ere, onartu egin zuen, aurreko espedizioetan galdutako marinelen bila joan behar zela-eta.
Espedizioaren buru Migel Lopez de Legazpi izango zen eta Urdaneta apaiz gisa joan zen. Azken prestaketak egiten ari zirela, Velasco hil egin zen (1564ko uztailaren 31n) eta Valderramak hartu zuen bere ordea. Urdanetak jakin gabe, Filipinetara zuzenean joateko agindua zeraman espedizioan sartu zuen Valderramak. 1564ko azaroaren 21an atera ziren Navidad portutik, zendutako erregeordearen aginduen arabera. Lau egun beranduago, Legazpik Instrukzioa ireki zuen, 300 milatara ireki behar zen instrukzio hura. Urdanetak jarraitu nahi ez zuen bidaia egin ala ez eztabaidatu zuten eta baiezkotan agertu ziren, ordiziarra bera ere barne, Itzulerako bidea ziurtatzea interesatzen baitzitzaion.
Koro Irastorza Etxeberria, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:
- Koro Irastorzaren ataria: Batxilergoan ematen dituen gaiak (Historia2, Ekonomia eta Enpresa2, Historia1 eta Psikologia1)
- Koro eta Batxi2ko ikasleak
- Koro eta Batxi1eko ikasleak
- Korreoa: koroiras@gmail.com
Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:
Hemen erabilitako hainbat dokumentu eta informazio bertan aurkitu ditugu.
Latest page update: made by koro
, Aug 20 2007, 3:45 PM EDT
(about this update
About This Update
Edited by koro
view changes
- complete history)
view changes
- complete history)
Keyword tags: None
More Info: links to this page
