Version User Scope of changes
Mar 25 2008, 11:37 AM EDT (current) koro 1 photo added
Aug 20 2007, 3:46 PM EDT koro

Changes

Key:  Additions   Deletions
2.6. Itzulerako bidea aurkitzearen ondorioak - Andrés de UrdanetaItzulerako bidaia aurkikuntza handi bat izan zen mundu guztian. Kuro-Shivo itsas korrontea jarraitzen du iparraldeko 42ºtako latitudean. Berehala konturatu ziren, Filipinak Espainiaren mende izateko eta Asia, Amerika eta Europaren arteko harreman komertzialentzako aurkikuntza honek zuen garrantziaz.

Nabigazio lerro bat ezarri zen berehala Asia eta Amerika artean. 1566ko maiatzaren 1ean hasi zen, San Jerónimo ontzia Acapulcotik irten zenean eta, mende batzuk iraun ondoren Filipinak eta Mexiko arteko garraioa eginez, 1815ean itxi zuten, Magallanes galeoiak azken bidaia egin zuenean.

Jarraitutako bidea beti izan zen bera: 12º iparraldean Guaham-eraino joan ohi ziren zuzen-zuzen eta handik iparralderantz, Manilaraino. Itzulera Urdanetaren bidea jarraituz egin ohi zen, iparraldean 42ºko paralelora iritsiz, Californiaraino jarraituz eta, kostan zehar, Acapulcora.

Koro Irastorza Etxeberria, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:


Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:


Hemen erabilitako hainbat dokumentu eta informazio bertan aurkitu ditugu.