Jakintzan egindako lanketaThis is a featured page

Edukiak sortu euskaraz, publikoak eta edonork erabil ditzakeenak. Helburua Urdanetaren ezagutza gizarte guztira zabaltzera izango da.
Edukiak ikastola osoan zabaldu
: Gizarteko Mintegia Urdanetaren ezagutza maila guztietan txertatzen saiatuko da, ikasle ezberdinekin dauden irakasleekin egonez. Gizarteko Mintegia arduratuko da lan honetaz.

Ikasle talde bat espezializatu: Batxilergo 1eko Gizarte Zientzietako ikasleek prestatuko dute lanketa berezia: Erakusketa ikusi, landu eta hainbat lan egingo dituzte (Aurkezpena, Bideoak…).
Batxi1 Gizako ikasle taldea
arduratuko da lan honetaz.
Ikasle talde bat LH5 eta 6. mailako ikasleez arduratu: Batxilergo 1eko ikasleek prestatuko dute lanketa hau: Urdanetaren inguruko garaian, biografian, teknologian, historian, geografian… sakontzen ahaleginduko dira eta ikasle gazteagoei aurkeztuko diete. Wiki bat irekiko dute lan guztien bilduma egiteko.
Batxi1eko ikasle talde osoa
arduratuko da lan honetaz eta LH5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.

Antzerkia
: LH6. mailako ikasleek Txanelako 4. unitatean ipuinak antzerkiak gidoi bihurtu behar dituzte. Urdanetaren komikia antzerki gidoi egin dute eta ondoren, egindako lana antzestu dute.
LH6. mailako ikasle taldea
arduratuko da lan honetaz.

Bideoak prestatu
: Urdanetaren hainbat aldarte landuko dira eta bideo motzak osatuko dira, denen eskura jarriz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz.

Lehiaketa prestatu: 5 eta 6. mailako ikasleek edukiak ikasiko dituzte eta Kultur Astean lehiaketa burutuko da. Batxi1eko ikasle talde osoa arduratuko da lan honetaz eta 5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.
Ikasle talde batek LH2ko ikasleei klase eman: Batxiko ikasleek klase emango die LHko gela ezberdinei aurrez prestatu dituzten aurkezpena, bideoak eta abar erabiliz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz eta LH2ko ikasleek hartuko dute parte.



koro
koro
Latest page update: made by koro , Nov 14 2008, 4:18 AM EST (about this update About This Update koro Edited by koro


view changes

- complete history)
Keyword tags: None
More Info: links to this page
There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.