Urdaneta 500 eta Ordiziako Udalak EHUrekin elkarlanean antolatu du ikastaroa:
Las rutas marítimas en la globalización: el tornaviaje de Urdaneta. Klaseak
uztailaren 21, 22 eta 23an izan dira eta Asia, Amerika eta Europa arteko harreman ekonomiko eta kulturalean ordiziarrak izan zuen aportazioa aztertzea izan dute helburu.
Donostiako
Miramar jauregian burutu dira eta
Ordiziako Barrena jauregian izan dute bukaera.
Matrikula 84 euro kostatu da.
Uztailaren 21a, astelehena - Luis Alonso Álvarez, Coruñako Unibertsitateko irakaslea izan da lehen ponentea: La organización del viaje de Loaysa y la Casa de Especiería de Andrés de Urdaneta.
- Carlos Martínez Shaw, UNED-eko irakasle Madrilen: Después del tornaviaje. Filipinas y el espacio del Pacífico en el siglo XVI.
- Felipe Fernandez Armesto izango da hirugarrena, AEBko Tufts University de Medford-ko irakasle: Urdaneta y la Exploración del Planeta.
Uztailaren 22a, asteartea - Patxi Zabalo, EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako irakasleak hasiko du eguna: El Actual Proceso de Globalización desde la Perspectiva Histórica.
- Álvaro Aragón, EHUko Filologia, Geografia eta Historiako Fakultateko irakasleak bukatuko du bigarren eguna: La evolución de la Economía Guipuzcoana en tiempos de Urdaneta: un período de desarrollo y expansión entre supuestas crisis.
Uztailaren 23a, asteazkena - Salvador Arriola, Mexikoko kontsul orokorra Sao Paulon (Brasilen): Relaciones Transpacíficas en los siglos XVI-XIX.
- Benito Legarda, Filipinetako Banku Nazionaleko lehendakari ohia eta Manilako Ateneo Unibertsitateko katedratikoa: Intercambio comerciales en el sudeste asiático después de la consolidación del Galeón de Manila.
- Raúl Eduardo Bao García, Peruko San Martin de Porres unibertsitateko errektoreak itxi behar zuen Miramar jauregiko ekitaldia, El Galeón de Manila y Perú hitzaldiarekin, baina arazoren bat izan zuen dokumentazioarekin eta ez zuen etortzerik lortu. Bere ordez, Ramon Peñagarikanok hitz egin zuen.
- Arratsalderako autobusa antolatu zen Donostiatik Ordiziraino. Bero galanta tokatu zen eta ideia ona izan zen antzokira joatea dokumentala ikustera. Ondoren mahai borobila antolatu zen: Salvador Arriola mexikarra, Benito Legarda filipinarra eta Felipe Fernandez Armesto estatubatuarren artean: La contribución de Andrés de Urdaneta al desarrollo económico y cultural de la zona del Pacífico. Moderatzailea Ramon Peñagarikano izan zen.