Already a member?
Sign in
Urdaneta
Andrés Urdaneta eta bere testuinguru historikoa
2008an Andrés Urdaneta jaio zeneko bosgarren mendeurrena ospatu behar dugu eta, honetarako, solasaldi ziklo bat antolatu da Ordizian, bera jaio zen herrian. Urdanetak bizi izan zuen XVI. mendeko Euskal eta Gaztelako gizartearen errealitate soziala, politikoa eta ekonomikoa ikuspuntu askotatik ezagutzeko solasaldiak izan nahi dute.
Ziklo honen helburua itsas gizon horren bizitza eta lana ezagutaraztea da. Itsas gizon, astronomo eta humanista izateaz gain, izaera zientifiko-teknikoko aurkikuntza handi baten protagonista ere izan zen: “itzulerako bidea” deritzona (Ruta de Urdaneta o Tornaviaje), hau da, Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea, Itsaso Barea zeharkatuz.
Urdanetak 1565ean hasi zuen gertaera garrantzitsu horrek, munduko merkataritzako ibilbide garrantzitsuenetariko bat ireki zuen, Ozeano Bareko mendebaldeko herriak eta Asia, Amerikarekin lotzen zituena.
Ordizian jaiotakoak historian merezi duen tokia emateko hainbat ekintza egingo dira aurten eta datorren urtean. Nik ere nirea erantsi nahi diot ahalegin horri.
Hasiera
Zikloaren programazioa
1. Bizitza eta gorabeherak
2. Urdanetaren bidaiak
- 2.1. Urdanetaren aurrekoak
- 2.2. García Jofre de Loaisaren espedizioa
- 2.3. Urdanetaren idatziek bidaia kontatzen digute
- 2.4. Bi bidaen arteko epea
- 2.5. Migel López de Legazpiren espedizioa:Itzulerako bidea edo Tornaviaje
- 2.6. Itzulerako bidea aurkitzearen ondorioak
Dokumentuak
Kronologiak
- 1525eko bidaiaren gertakizun garrantzitsuenen taula
- 1559ko bidaiaren gertakizun garrantzitsuenen taula
Urdanetaren eskultura
Koro Irastorza Etxeberria Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:
- Koro Irastorzaren ataria: Batxilergoan ematen dituen gaiak (Historia2, Ekonomia eta Enpresa2, Historia1 eta Psikologia1)
- Koro eta Batxi2ko ikasleak
- Koro eta Batxi1eko ikasleak
- Korreoa: koroiras@gmail.com
Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:
Hemen erabilitako hainbat dokumentu eta informazio bertan aurkitu ditugu.
Latest page update: made by koro
, Jan 3 2008, 12:21 PM EST
(about this update
About This Update
Edited by koro
4 words added
2 words deleted
view changes
- complete history)
4 words added
2 words deleted
view changes
- complete history)
More Info: links to this page
