Urdanetaren eskulturaThis is a featured page

Andrés de Urdaneta eskultura - Fray Andrés de UrdanetaAndrés de Urdaneta eskultura, ISIDORO URIBESALGO

Eskultura honek Frai Andrés de Urdaneta irudikatzen du, abituz jantzita eta alboan bi indigena dituela, haietako bat belauniko.

Andrés de Urdaneta pertsonaia hautatu zuten Instituto Geográfico Vasco - Euskal Geografia Elkargoaren (Ingeba) fundatzaileek erakunde honen izena osatzeko. Kosmografo honek meritu asko ditu, hala nola, itsas ibilbide bat irekitzea, Filipinen eta Mexikoren arteko nabigazioa ahalbidetzen duena.

Monumentu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak enkargatu zuen, 1899. urtean, eta 1904an inauguratu zen. Oinarria Manuel Etxabe arkitektoak egin zuen.

Isidoro Uribesalgo Guruzeta
(Aretxabaleta, 1873 – Donostia, 1928). Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolan ekin zien arte-ikasketei; ondoren, Felipe Arresek Otxandion zuzentzen zuen eskultura-lantegian jardun zuen; eta, aurrerago, Erroman, Florentzian eta Parisen ibili zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker. Atzerritik itzuli zenean, Donostian jarri zen bizitzen.

Batez ere, erlijio-estatuak eta hilobi-monumentuak egin zituen: Donostiako Jesuiten elizan, eta San Ignazio eta kaioko San Pedro elizetan; baita Arrasateko, Errenteriako eta Aretxabaletako parrokietan ere.

Koro Irastorza Etxeberria, Jakintza Ikastolako irakasle. Historia erakusten du Batxilergoan:


Urdanetari buruz gehiago sakondu nahiko bazenute, oso gune interesgarriak dituzue hemen:




koro
koro
Latest page update: made by koro , Aug 20 2007, 3:52 PM EDT (about this update About This Update koro Edited by koro


view changes

- complete history)
More Info: links to this page
There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.

Related Content

  (what's this?Related ContentThanks to keyword tags, links to related pages and threads are added to the bottom of your pages. Up to 15 links are shown, determined by matching tags and by how recently the content was updated; keeping the most current at the top. Share your feedback on Wetpaint Central.)